Kaixo, Kris naiz, KUKULU ATELIERren sustatzailea, eskuekin sortzea gustoko dudana. Izugarri atsegin dut modelatzea, margotzea, zaharberritzea, eraikitzea, jostea, tindatzea, landatzea, sukaldean aritzea…. Autosufizientzia eta elementu naturalekin sortzea dira nire eguneroko lanaren oinarriak. Artisau-prozesuekiko jakin-minak etengabeko ikaskuntzan murgiltzera eramaten nau, betiere bidean sortzen diren harremanek aberastuta.
Azibar familia-proiektu honen beste zutabea da, eta berarekin partekatzen ditut zaletasun batzuk, elkar zaintzea eta ANTOBE BASERRIAri bizia ematen dion guztia. Bidelagun ditugunen premia sortzaileak sorosteko behar den oro batera antolatzen dugu.