Antobe da gaur egunean gure etxe bihurtu dugun tokia da. 2018an denbora luzez ameztutako aldaketa bat egin genuen, naturan murgildutako baserri xarmagarri batera bizitzera etortzea, gure berezko esentzia emanik. Familiarekin, lagunekin eta, batez ere, norbere buruarekin aurkitzeko espazio aproposa da.
Antobe une honetan gure familia-proiektua da, hunkitzen gaituenetik ikasten jarraitzeko leku ezin hobea, non sentitzen eta pentsatzen duguna gauzatzen den. Naturarekin eta bertako bizidunekin modu konektatuagoan bizitzeko eta bizilekuak eskaintzen digunarekin elkar-sortzeko tokia da.
Testuinguru horretan sortzen da KUKULU ATELIER.