Egitaraua

Laster...

ETORTEAR DAGOZAN AKTIBITATEAK

Atal honetan, antolatzen gozan aktibitateak elkarbanatuko dizkizuegu, dataren arabehera antolaturik. 

Parte hartu nahi baduzue, harremanetan ipini!!

 

IRAILA

23tik 27ra

 

Baxeretarako toxikorik gabeko goi tenperaturetako beiradurak

 

NORI ZUZENDUTA:

Zeramista zaletu eta profesionalei zuzenduta, baxeretan erabili daitekezan beiraduren ezaugarriak ezagutu gura dutenentzat, bai praktikotasun zein toxizitateagatik.

EMALEA: Ana Felipe Royo (anafeliperoyo.com)

DATAK: 2026ko Irailaren 23tik 27ra

IRAUPENA: (+/-) 40 ordu 

TOKIA: Kukulu Atelier, Antobe baserria Okondon (Araba)

ORDUTEGIA: 5egun goizez eta arratzaldez. Ordutegia zehaztear.

PLAZA KOPURUA:  10  

ZENBATEKOA: 450€

Ikastaroaren planteamendu eta edukiak:

· Ezinbesteko ezaugarriak pieza erabilgarrietan: Diseinua eta funtzioa.

· Elementu, materiale zeramiko eta bere funtzioaren oinarrizko ezagutzak zeramikako beiradurentzako.

· “Toxizitate eza tailerrean zein bukatutako piezetan”-ren planteamendua.

Zeintzuk dira elementu toxikoak?

Ze toxizitate mota dute?

Zelan manipulatu?

Ze materiale erabili dezakegu segurtasunez baxeretan?

Zelan egonkortzen dira elementu toxikoak zeramikan?

Programa:

Ikerketa ikastaro bat da, non lagin asko egingo ditugun, baina piezarik ez. Ikastaroak programazio teoriko eta praktikoa izango du, laginak eta labekadak, hitzaldi eta azalpen teorikoekin tartekatuz.

Pieza eralbilgarrien funtzioari buruz hitz egingo dugu, kontutan hartuz bai ezaugarri formal eta diseinuarenak zein funtzionalak eta teknikoak.

Gureak propio diren goi tenperaturako beiradurak egiteko oinarrizko fundamentuak azalduko dira. Ez da errezeten ikastaro bat, toxizitate gabeko materialetatik abiatuta gure oinarrizko beiradura propioak egiteko ikasketa baizik, materialen jokabidea eta funtzioa ulerturik.

Beiraduren funtzionamendua eta beraien ezaugarriak ulertu araziko dizkiguten laginak egingo ditugu, baita emateko era eta errekurtso ezberdinak etekinik handiena ateratzeko.

Goi tenperaturako labekadak egingo ditugu, hauen pausuak eta egosketa kurbak zehazki azalduz.

Ikastaroa, gaian era mailakatu batean murgiltzeko proposatua dago; gure lehengaietatik abiatuta egingo ditugu probak, eta lehenengo emaitzetatik abiatuta, hurrengo ariketak  proposatuko dira, laginen eta emaitzen analisien metodo zientifikoa erabiliaz, materialen portaera ikasiaz. Behin laginak izanda, baxeretan erabiltzeko emaitzarik egonkorrenak eta funtzionalenak zeintzuk diren ikasiko dugu.

Ikastaroan zehar landutako guztiaren dokumentazioa emango da, lagin eta ariketa guztiak jasoaz. Honetaz gain, goi tenperaturarako beiraduren egonkortasunaren alderaketa taulak lagunduta joango da, baita zeramika tailerrean toxititatearen dokumentaziorekin ere.

 

URRIA-EKAINA

 

 

 

 

 

 

Asteroko zeramika tailerra

Asteartetan

18:00-tatik  20:00-ra

Beste ordutegiak zehaztear