Kukulu Atelier

Kukulu Atelier esperimentatzeko gune bat da

KUKULU ATELIER proiektuaren bidez, lurrari lotutako tailerrak emateko gune bat sortu dugu, gure sormenarekin konektatzeko, ikaskuntza-prozesuei laguntzeko eta beste pertsona batzuek partekatu nahi digutenera zabaltzeko. Erabilera anitzerako topagunea da, non ZERAMIKA TAILERRA eta guk landatutako materialeekin eta inguruak eskeinitakoekin lotutako beste esperientzia sortzaileak elkar bizi diren.

  • LANDARE tindatzaileak, sendagarriak, sukaldaritzakoak, edo ikusmena edo usaimena alaitzen diguten eta gure gorputz eta arimarentzat elikagai diren batzuk.
  • LURRA, non oinutsik ibili, gure buztina batu, zeramikazko piezak sutan egosi eta antzinako prozesuekin konektatu dezakegun.

JAKIN-MIN amaigabea, leku eder hau materiale naturalekin, errespetagarriekin, eta maitasun handiarekin eraiki, zaharberritu eta apaintzeko.

ESPERIMENTATZEA, JOLASTEA, HARREMANTZEA… sarritan ERAISTSIZ berriro ere (gure buruak) ERAIKITZEKO.

Gure proiektutzar txiki honi forma ematen dioten eta gure noraeza pertsonala definitzen duten osagaietako batzuk dira.

Elkar esagutzea eta gurekin partekatzea nahi baduzu, pozik entzungo zaitugu.

Taller de cerámica con nuestro propio barro
Taller de cerámica con plantas tintóreas